Psikopatologiako Hiztegia Blas Erkizia Amilibia (Beasaingo Osasun Mentaleko, 2002) |
|
![]()
| Aurrean daukazun hiztegia euskaraz psikopatologiaz eginiko aitzindaria da. Merezimendu bikoitza dauka, zeren hizkuntza honetan aurrenekoa izateaz gain, bere edukiei hazpegi anitz itsatsiz, entziklopedikoa izatea iritsi da. Bukaera 2002. urtean eman zaio eta paperezko argitalpen mugatu bat ere jaso du. Horrelako lan batek argitalpen motz baten muga gainditzea merezi duelakoan, O.M.E.k Beasaingo Osasun Mentaleko arduraduna den Blas Erkizia psikiatrari bere Web orria eskaini dio, eratu duen hiztegia bertan onartuz, zabalkunde haundiagoa eduki dezan. Bere lankidetza eskuzabalari esker edozeinen esku egonen da aurrerantzean, doan. Lana "euskara-ingeles-frantses-gastelaniazko" eta "gastelanio-eukara-ingeles-frantsesko" hiztegiareekin osatzen da. Hiztegi hauek emango diote hasiera Web orri honetan bertan sortzen den psikiatriako "euskararen esparruari". Hiztegi honek ikasle eta profesionalen artean piztuko duen onarpenetik haratago, ingurugiroko osasun mentaleko ekimenerako eta psikiatriaren bilakaerarako mugarri bat izango delako iritzian gaude. Egileari euskararekiko eta profesioarekiko erakutsi duen maitasuna eskertuz bukatuko dugu, horrenbestez, aurkezpena. Eskerrik asko, Blas. |
El
presente diccionario tiene el indudable honor de ser el primero publicado en Euskera sobre
psicopatología. Tiene además el doble mérito no sólo de ser pionero
en este idioma, sino que además ha querido ir mas allá de la mera
descripción terminológica ampliando sus contenidos con una
multiplicidad de aspectos relacionados al vocablo explicado, dándole de
esta forma un carácter enciclopédico. Terminado en el año 2002, ha
tenido previamente una edición limitada en papel siendo
desafortunadamente incapaz de cubrir las potenciales necesidades de
distribución.
El interés que sin duda encierra un trabajo como este no podía quedar constreñido por limitaciones en la distribución, lo que ha llevado a O.M.E. a ofrecer a su autor, el Dr. Blas Erkizia, responsable del Centro de Salud Mental de Beasain, un espacio en nuestra web donde alojarlo y divulgarlo. Gracias a su totalmente desinteresada colaboración, Psikopatologiako Hiztegia queda ahora directamente disponible para cualquier persona interesada y de forma totalmente gratuita. El trabajo se complementa con otros dos diccionarios de traducción "euskera-inglés-francés-español" y "español-euskera-inglés-frances", accesibles también en esta web en un nuevo espacio, "euskararen esparrua", que estos trabajos inauguran y quieren estimular. Estamos no solo convencidos del interés que el diccionario va a despertar, tanto entre estudiantes como entre profesionales, sino que creemos ser testigos y participes de un pequeño hito en el desarrollo de la psiquiatría y asistencia a la salud mental de nuestro entorno. Por este motivo, hemos de terminar esta introducción agradeciendo de nuevo al autor por compartir de esta manera su amor y dedicación tanto a la profesión como a la lengua vasca. Eskerrik asko, Blas |
SARRERA
Aspaldidanik zor nion neure buruari. Erdaraz hor dauzkagu, eskuratze errazean, hainbat eta hainbat antzeko idazlan, tankera guztietakoak, anitzak, xeheak, laburrak, zabalak. Orduan, galdetzen didate, zertarako har dezaket horrenbesteko lana?
Ez da lana, zorra baizik.
Hamar urterekin lehenagoko Kolejio haietako batera joan nintzen edo eraman ninduten. Ez nekien gaztelaniaz. Ez nekielako, oker begiratzen zidaten praile irakasleek eta euskaraz ez zekiten guztiek. Irautekotan, gaztelera ikasi beharra izan nuen eta baita ere, neurri batean, latina, grekoa eta frantsesa. Konturatzeke, euskaraz pentsatzeari utzi nion ( beste askori gertatu zitzaion bezala). Geroztik garapenak, osotasunean, bide horretatik jarraitu zuen.
Ondorioz, euskalduna izan arren, erdaraz bete behar bizitzako alor gehientsuenak. Euskaraz bizi nahi eta ezin. Elebiduna (edo elehiruduna) nahi izan eta ezin.
Hizkuntzalariek egoera diglosikoa deitzen diote honi. Hau da "komunitate batean bi hizkuntza sistema xede desberdinetarako erabiltzearen ondorioz gertatzen den egoera…Bi hizkuntzen arteko menpekotasun-harremanari deitzen zaio diglosia…Hauxe genuke egun euskarak gaztelaniarekiko eta frantsesarekiko bizi duen egoera" (Hiztegi enziklopedikoa).
Hizkuntzalaria ez naizelarik, psikiatra baizik, abagune honi "egoera depresiboa" deitzen diot.
Depresiboekin daramagun eguneroko lanean oinazearen iturriraino iristen saiatzen gara. Eta sorreran, maizen aurkitzen dugun akatsa hauxe da: Deprimituek bere burua maitatu bai, maitatzen dute, erabat gainera. Baina ez dute behar duten eta zor duten neurrian estimatzen, balioztatzen, eta, era berean, gutxietsi egiten dute. Asko maitatzen dute bere burua baina gutxi estimatuz. Disoziazio honetan, desegokitze honetan datza gaitzaren mamia eta hortik datorkio oinazea.
Sendatze lanean maitasunari dagokion neurriko estimurainoko bidea jorratzen ahalegintzen gara.
Berdin gertatzen zaigu, zait, euskararekin. Gehienek diote, diogu, euskara paregabeko altxorra dela. Askorentzat hizkuntza da aberria. Euskara gora, euskara behera, zenbat maite dugun …¡ Baina ez diogu eskaintzen zor diogun estimua, eguneroko gauzetarako ez digu "balio", edo balio arren ez dugu erabiltzen, deprimituak bere ahalmenetan sinesten ez duen eta erabiltzen ez dituen era berean. Asko maitatu eta gutxi estimatu, gutxietsi…
Saio hau euskararen maitasunetik euskarari zor diodan estimura doan bidearen jorratze lana da. Nire EGA pertsonala.
Horretarako nire bizitzako alor haundi bat betetzen duen gaia hartu dut, psikopatología. Bi arrazoiengaitik: hitz egiterakoan dagokigun eta dakigun (neurri batean, behintzat) gaietaz egin behar delako, lehena; bigarrena, maila honetan euskarak daukan hutsunea betetzen hastearren.
Beraz, zor baten ordainketaren ahalegin hutsa da eta, horregatik, erabateko ikutu subjektiboa dauka idatziak. Niretzako balio haundia dauka, depresiotik irtetzeko aurreneko pausoa denez. Beste norbaiti antzeko bidea jorratzeko gogoa suspertuko balio, elebiduntasunaren lorpena pixka bat gertuago legoke.
Laguntza oparoa eskaini didate Beasaingo Osasun Mentaleko idazkari den Antonio Fajardo granadatar EGAdunak eta euskaran maisu den Andoni Eskisabel adiskideak. Eskerrik beroenak beraientzat.
1999
UDAZKENA - 2002 UDA
| SARRERA | A-D | E-G | H-M | N-P | R-Z |